Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 17

Adinekoentzako jarduera fisikoa sustatzeko ikastaroak (Gerontogimnasia) urrian itzuliko dira, Covid-19 dela eta urte eta erdi luzea igaro ondoren

Astelehenean irekiko dira izen-emateak, 40 euroko prezioan (urritik maiatzera), eta 3 ordutegi daude jardueraren intentsitatearen arabera. Kiroldegiko kantxan emanen dira, osasun neurriak betetzeko

Foto noticia

Datorren astelehenean, irailaren 20an, Estella-Lizarrako Udalak, Kirola eta Jarduera Fisikoa arloaren bidez, 64 urtetik gorakoentzat (Gerontogimnasia) jarduera fisikoa sustatzeko antolatzen dituen ikastaroetarako izena emateko epea zabaldu da. Ikastaro horiek eten egin behar izan ziren pandemiaren hasieran, eta orain arte ezin izan ziren berriz hasi, osasun-murrizketak zirela eta.

Izena emateko epea irailaren 30ean bukatuko da, egun hori barne, eta izena emateko orria kiroldegian jaso edo www.estella-lizarra.com web orrian deskargatu daiteke. Izena emateko orria Tierra Estella Lizarrerria udal kiroldegian bertan emanen da. Aurrez aurre egin behar bada, kontuan hartu behar da kontu korrontearen zenbakia jarri beharko dela ordainagiria hortik kobratzeko.

Udalak diruz laguntzen dituenez, ikastaroen prezioa 40 eurokoa baino ez da (urritik maiatzera), eta jardueraren intentsitatearen arabera, ordutegi desberdinak daude: arina (9:00etatik 9:50era), ertaina (9:50etik 10:40ra) edo indartsua (10:40tik 11:30era). Ikastaroak astean hiru egun dira: astelehena, asteazkena eta ostirala.

Nobedade garrantzitsu bat da hemendik aitzina pabiloiko kantxan eginen dela jarduera, urruntzeko osasun-neurriak betetzeko eta parte-hartzaileen osasuna zaintzeko.

Hoja de Inscripción actividad gerontogimnasia

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS