Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko otsailaren 22an

Los Llanos zinemek hamar filmeko bonoa merkaturatu dute 46 euroren truke

Leihatilan, webgunean eta totemetan eros daitezke

Foto noticia

Estella-Lizarrako Los Llanos zinemek promozio handi bat jarri dute martxan: 10 filmeko bonu bat 46 euroren truke, eta toki hauetan erosi ahal dira, leihatilan bertan, totemetan eta web-orrian, ondoko estekaren bidez: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/es/bono/bono-10

Hirian zinemetara joatea sustatzeko ekimen berri bat da, film bakoitza 4,60 euro bakarrik ordainduta ikusi ahal izanen baita.

Bonua automatikoa da. Lehenengo aldian, datuak eman eta erosi egiten dira, eta, gero, agortu ondoren bakarrik kargatu behar da. Leihatilan erosten bada, txartel bat emanen da; aldiz, on-line egiten bada, balio bera duen tiketa bat bidaliko da.

Bonu berri honen beste abantaila handi bat da saio baterako hainbat sarrera eros daitezkeela.

Zineak Los Llanos Kulturagunean integratzen dira, Udalarenak, eta azken urteotan Aretoa enpresak kudeatzen ditu.

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS