
Udalak 9.716,33 euro itzuliko ditu COVID-19 dela eta etendako jardueretan kobratutako kuotengatik
Arieta Haur Eskolakoak, pintura klasekoak eta gerontogimnasia ikastarokoak barne
Gaur ostirala, ekainak 12, Ogasun batzordea ospatu da. Bertan, 2020ko aurrekontuak eta altxortegi-soberakina ziren aztergai.
Alkateak 2019ko aurrekontuak bukaeraraino luzatzea proposatu du COVID-19ak eragindako zalantza egoeragatik eta udal diruzainak hori aholkatzen duelako administratiboki eraginkorrago izateko.
Proposamenaren alde EHBildu, Geroa Bai eta Jorge Crespo zinegotzia agertu dira; PSNk ez du jarrerarik hartu; Navarra Suma ez da batzordean agertu.
Altxortegi-soberakinaren berri eman da ondoren, milioi bat ehun mila euro inguru izango ditu udalak inbertsioak planteatzeko eta horretarako proposamen ireki bat egin die alkateak ordezkari politiko guztiei: hurrengo ostiralerako, ekainak 19, diru hori erabiltzeko proposamenak helarazi beharko dituzte talde politikoek. Helburua, guztien proposamenak aztertzea da, adostasun maila ahalik eta altuena lortzeko.
Proposamenarekin ados agertu dira EHBildu, Geroa Bai, Jorge Crespo zinegotzia eta PSN. Navarra Suma ez da batzordean agertu.
Batzordeburuak beste proposamen bat luzatu die guztiei: gaurtik hasita 2021eko aurrekontuak modu parte hartzailean lantzea. Horretarako, ordezkari politiko guztien arteko elkarlana eta hori bermatzeko planteamendu ireki bat martxan jarriko da hurrengo asteetan, urrian prest izan nahi delako aurrekontua, bi hilabeteko tramitazioaren ostean, urtarrilaren 1ean erabilgarri izateko.
Arieta Haur Eskolakoak, pintura klasekoak eta gerontogimnasia ikastarokoak barne