2022ko irailak 15

Bisita antzeztuak Lizarrara itzuliko dira urriko igandeetan

Estella-Lizarrako Udaleko Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak bisita antzeztuak egiteko programa berri bat jarri du abian hiria bisitatzeko, urriaren bost igandeetan, hau da, urriak 2, 9, 16, 23 eta 30erako.

Bisitak 12:30ean hasiko dira eta irteteko topagunea Turismo Bulegoan izanen da (San Martin plaza, 4). Sarrerak (5€) Turismo bulegoan bertan erreserbatu eta salduko dira (telefono zenbakia: 848 420 485). Gogorarazten da, gainera, plazak mugatuak direla.

Aurten ere, bisitaldi antzeztuak Sapo Producciones eta Navark enpresen eskutik eginen dira, iazko gidoi berarekin. Hiriko auzo monumentala zeharkatuko dute.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba