Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 17

Estella-Lizarrako terrazak 00.30ean itxiko dira igandetik ostegunera, eta 2.00etan ostiral, larunbat eta jai bezperetan

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Alkatetzaren ebazpenaren bidez, erabaki du terrazak irekitzeko gehieneko ordutegia aldatzea. Igandetik ostegunera jardunaldiak goizeko 00:30ean amaitu beharko du eta ostiral, larunbat eta jai bezperetan 02:00etan. Orain arte, ordutegi maximoa 1.00a zen.

Ebazpen hau Osasun kontseilariak emandako foru agindu berriak indarra hartu duelako onetsi da. Horren bidez, taberna eta establezimendu berezi eta ikuskizun kafetegien ordutegiak zabaltzen ditu. Zehazki, ostalaritzako barreneko itxituren gehieneko ordutegia hau da: 2:00etan tabernetarako eta 3:00etan taberna berezirako eta ikuskizunetarako kafetegirako lizentzia duten establezimenduetarako.

RESOL ALCALDÍA TERRAZAS (17/9/2021)

NOTICIAS RELACIONADAS