2022ko irailak 16

Ondarearen Europako Jardunaldiak Lizarrara helduko dira aurten, Belmecher gaztelura eta Museo Etnologikora bisitak eginez

Halaber, hitzaldi bat eta ibilaldi bat antolatu dira Karlismoaren eszenatokiak ezagutzeko Nafarroako Done Jakue Bidean

Estella-Lizarrako Udalak, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiarekin eta elkarte eta erakundeen lankidetzarekin batera, bat egin du aurten ere Ondareari buruzko Europako Jardunaldiekin. Europako Kontseiluak sustatu du ekimena, eta “Ondare jasangarria” du izena.

Hirian hainbat jarduera antolatu dira irailaren 24 eta 25eko, eta urriaren 1 eta 2ko asteburuetan, baita urriaren 30ean ere, ostirala. Larunbatean, irailak 24, 12:00etan, ibilaldi naturala eta historiko bat eginen da Belmecher gaztelura, Udalak antolatuta, Lizarrerriko Ikerketa-gunearekin (CETE-LI) lankidetzan.

Ostiralean, irailak 30, 19:00etan, hitzaldia emanen da honako izenburu honekin: ‘Karlismoaren Eszenatokiak Nafarroako Santiago Bidean’, Karlismoaren Museoan. Hitzaldi hori osatuko da oinezko ibilbide batekin, hurrengo egunean, 10:00etan. Karlismoaren Museoak antolatzen du eta Lizarrako Done Jakue Bideko Lagunen Elkarteak laguntzen du.

Amaitzeko, irailaren 25ean eta urriaren 2an, igandeetan, bisita gidatuak antolatu dira Julio Caro Baroja Nafarroako Etnologia Museora, Merkatondoan, museoak antolatuta. 12:00etan izanen dira, eta plaza erreserbatu behar da, telefonoz

 

 

 

 

 

 

 

 

 

(948 553556).

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba