Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 12

Brinka kirol anitzeko eskolarako izen-emateak! dagoeneko egin daitezke Udalaren web orriaren bidez

Irailaren 25era arteko epea dago, egun hori barne, eta ordainketa Egoitza Elektronikoaren bidez eginen da

Dagoeneko zabaldu da Brinka! Kirol Anitzeko Eskolako ikasturte berrirako izen-ematea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Arlokoa. Udalaren web orriaren bidez egin behar dira, esteka honetan: http://www.estella-lizarra.com/inscripcion-brinka-izen-ematea-2022-2023/

Abuztuan zabaldu zen aurreinskripzioak egiteko epearen ondoren, izena emateko unea iritsi da, eta talde hauek atera dira: Santa Ana (astelehen eta asteazkenetan 15:30etik 16:30era); Lizarra Ikastola, astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:00etara; eta Remontival IP, astelehen eta ostegunetan 16:30etik 17:30era.

Ordainketa Egoitza Elektronikoaren bidez egiten da, eta familientzako 100 euroko kostua du (70 euro, hainbat arrazoirengatiko deskontuarekin). Ordaintzeko xehetasun eta jarraibide guztiak web-aren estekan daude. Izena emateko epea irailaren 25ean bukatuko da, egun hori barne.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Diego Garrués, munduko txapelduna

Diego Garrués, munduko txapelduna

Albiste bikainak Abu Dhabitik iristen zaizkigunak, Diego Garrués lizartarra munduko txapelduna izan baita bertan, "Junior 26" kategorian. Lasterketa zirkuitu zail batean o...