Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 19

San Andres feriak itzuli egin dira urtebetez bertan behera utzi ondoren

Nafarroako Zaldikoaren lehiaketa urriaren 5ean izanen da, larunbatean, azaroaren 4an, berriz, Azienda Feria izanen da, eta zuhurtziaz jokatzeko, ez dira dastatzeak eginen

Estella-Lizarrako Udalak gaur goizean eman du aditzera San Andres ferietako ekitaldien programa, Covid-19ren ondorioz urtebetez bertan behera utzi ondoren itzuli direnak. Dena den, pandemiak datozen egunetan izanen duen bilakaeraren eta osasun-agintariek erabakitzen dutenaren mende dago dena.

Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloaren bidez, Udalak zenbait aste daramatza programa prestatzen, ilusio handiz, 2020an feriak bertan behera utzi ondoren. Programa horretan, prebentzio moduan, ez dira dastatze gastronomikoak eginen, ez eta erakustaldiak ere.

Azken urteetan bezala, Azienda Feria abenduaren 4an izanen da, larunbatean, eta Nafarroako Zaldikoaren Lehiaketa Morfologikoa, berriz, abenduaren 5ean, igandean. Ekitaldi instituzionalak azaroaren 30ean eginen dira, zaindariaren egunean, Gabonetako argiak piztuko diren egun berean.

JARDUERA GEHIAGO

Edizio honetako berrikuntza nagusietako bat “Vive Estella! Lizarra Bizi!” ikuskizuna da. Abenduaren 3an izanen da, 19:00etan, kiroldegian. Bertan parte hartzen dute Musika Bandak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak eta Ibai Ega dantza taldeak. Sarrerak 5 eurokoak dira eta hainbat establezimendutan eros daitezke.

Larunbatean ere artisautza-produktuen azoka, Urbasa-Andia Gazta Lehiaketa edo pilota-partidak profesionalentzat izanen dira, besteak beste. Igandean, berriz, eguerdira arte jarraituko du artisautza-produktuen merkatuak, eta Lizarrerriko Dantza Herrikoiaren Lantegiaren eta Eskamot Catalá-Ball Folk taldearen ikuskizunekin osatuko da.

Egun horietan, hainbat erakusketa ere bisitatu ahal izanen dira. Kultur Etxean, jaiotzena (Belenisten Elkartea) eta ‘Musika dantzan’ (Francisco Beruete dantzari ohien taldea). Eta San Pedro Ruakoa klaustroan, ‘Iratxeko San Veremundoren milaka urteko kontakizuna’ eta ‘Antonio Oteiza Embilen ikuspegia’.

Aurrekontu osoa, xehetasun batzuk itxi ezean, 25.000 euro ingurukoa izanen da.

SAN ANDRES FERIAK 2021

ESTELLA-LIZARRA

AZAROAK 30, ASTEARTEA. San Andres Eguna  

 06:30     Aurora San Andres ohoretan “Adriano Juaniz” Aurora-elkartearekin

08:00     Dianak gaiteroekin

10:45     Udalbatzaren irteera Udaletxetik, segizio Ofizialarekin Lagundurik

11:00     Meza Hiriko Patroi Gorenaren Ohoretan, San Andres Apostolua

Lekua: San Pedro Ruakoa eliza.

13:00     Kalejira gaita musikarekin

18:00     Gabonetako argien inaugurazioa

 

ABENDUAK 3, OSTIRALA

12:00     Bisita antzeztua “Lizarrako emakume ospetsuak”

Doako jarduera azaroaren 25a dela eta antolatua

Tokia: San Martin plaza

19:00     Ikuskizuna ¡Vive Estella! Lizarra Bizi!”

Antolatzaileak: Estella-Lizarrako Musika Banda (Zuzendaria: Isaac Irimia Roa), Erraldoi eta Buru Handien konpartsa eta Ibai Ega dantza taldea.

Lekua: Tierra Estella-Lizarrerria kiroldegia

Sarrerak: 5 €

Saltokiak: Garin kirolak, Florida Taberna Jatetxea, Jordana Hogar, Urko Musical, Aseguruak Bilbao eta Farmazia Torres.

 

19:00    Txapelketa soziala Olentzero, 4 ½

Antolatzailea: Lizar Jai Pilota Kluba

Tokia: Lizarra pilotalekua

 

ABENDUAK 4, LARUNBATA

* Goiz osoan barna, zezen plaza zabalik egonen da, abeltzain eta erosle guztien eskura, zaldiak probatzeko.

* Sorkunde Garbiaren pasealekuan toki bat prestatuko da zaldiz ibiltzeko zaleek horien abileziak erakuts ditzaten.

08:00     Azienda Feria Tradizionala.

Lekua: Santiago plaza

9:00-14:00 eta 16:00-20:00 Artisautza produktuen azoka.

Lekua: Foruen plaza.

10:00-13:30 Urbasa eta Andiako XVII. Gazta Lehiaketa.

10:00etatik aurrera.  Urbasa-Andiako artzai-gazten salmenta.

10:30   – Urbasa eta Andiako gaztak emanen dira lehiaketarako.

11:30   Urbasa eta Andiako Gazta-Lehiaketako dastatzearen hasiera.

12:00-13:30 Gaztagintza tradizionalaren erakustaldia.

13:30   Epaitza eta sari emanaldia.

Lekua: San Andres kalea

 

11:00    Txapelketa soziala Olentzero, 4 ½

Antolatzailea: Lizar Jai Pilota Kluba

Tokia: Lizarra pilotalekua

11:00     Estellerriko zaldizkoen eta amazonen kontzentrazioa

Lekua: Zezen-plaza.

11:30     Aziendak menditik jaisteko simulazioa zaldizkoek eta amazonek eramanak.

              Lekua: Zezen plazatik Santiago plazara

12:00     Kalejira. Alkaburua fanfarrearekin

12:00     Lizarran kantuz

              Irteera: Koroatze plaza

12:30     Omenaldia Feriarekin zerikusia duen lagun bati.

              Lekua: Santiago plaza.

13:00     Kaleko animazioa. “Aita Hilario Olazaran” txistulariekin.

18:00     Pilota partida profesionalak

Lekua: Remontival pilotalekua

20:00     Gaita-musika. Deierri gaiteroak

Lekua: Foruen plaza.

 

ABENDUAK 5, IGANDEA. 

9:00-14:00 Artisautza produktuen azoka.

Tokia: Foruen plaza.

09:30-14:30 Nafarroako Zaldikoaren XIII. Lehiaketa Morfologikoa

11:00   Banan-banako erakustaldia Lote bakoitzeko eta Epaimahaiaren kalifikazioa.

12:30   Sari emanaldia eta abere sarituen identifikazioa.

14:00   Abereak eramanen dira.

Lekua: Santiago plaza.

 13:15     “Ferietan Dantzatu. Animatu dantzatzera!”

Antolatzailea: Estellerriko Herri Dantzen Tailerra

Tokia: Santiago plaza.

17:30     “Ferietan Dantzatu. Animatu dantzatzera!”

Kalejira San Martin plazatik Koroatze plazaraino, Eskamot Catalá – Ball Folk taldearekin

Antolatzailea: Estellerriko Herri Dantzen Tailerra

20:00     Gaita-musika. Gaita eta Danborreko gela.

Lekua: Foruen plaza.

 

BESTE HAINBAT EKITALDI 

Frai Diego Lizarrakoa Kultur Etxea 

Azaroaren 27tik urtarrilaren 5era.

  1. Jaiotzen Erakusketa.

Antolatzailea: Lizarrako eta Merindadeko Jaiotzazaleen Elkartea.

Azaroaren 30etik abenduaren 12ra

Erakusketa: “Musika dantzan”

Antolatzailea: Francisco Beruete Dantzari ohien elkartea

 

San Pedro Ruakoa elizako klaustroa

Azaroaren 28tik abenduaren 5era (11:00-13:30)

Erakusketak: “San Veremundo Iratxekoaren milaka urteko kontakizuna”

                          “Antonio Oteiza Embilen ikuspegia”

Ordutegia: 11:00 – 13:30

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS