Hiriko ondare- eta historia-elementu nagusien seinaleztapena handituz doa oraindik, eta duela egun batzuetatik hona, Estella-Lizarrako Udaleko Kultura eta Ondare Arloak bultzatutako bi proiekturen emaitza ikus daitezke.
Horietako lehena hiriko monumentu-seinaleen hirugarren faseari dagokio. Kasu honetan, lau elementu arkitektoniko berriri egokitu zaio: Azukareroko zubia, kale Nagusiko bi jauregi -Modet etxea eta Munarriztarren etxea- eta Santa Klara komentua, Los Llanos parkean.
Lizarrerriko Ikasketa Zentroak (CETE-LI) hautatu ditu elementuak eta testuak idatzi ditu.
Egin berri den bigarren proiektua San Migel ibai-pasealekuko ondare-seinaleztapena da. Hiru plaka jarri dira, San Migel burguko harresiei eta dorreei buruzko informazioarekin, eta ibaiaren erabilera tradizionalei buruzko informazio-mahai bat, zurratzaileak eta ikuztegiak, esaterako.
San Migel Auzo Elkarteak eskatuta seinaleztatu da ibai-pasealekua, eta berriro ere CETE-LIren laguntzarekin.
Ekintza horiek duela urte batzuk hasitako lan-ildo orokor baten barruan kokatzen dira, hiriaren ondare-aberastasunaren zabalkundea hobetzeko eta hori nabarmentzeko, bai auzotarrei, bai bisitatzen gaituzten pertsonei begira.