Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 16

93ko kintak eta Gazteria Arloak herri bazkaria antolatu dute larunbat honetarako zezen-plazan

200 pertsonak baino gehiagok eman dute izena hitzordu honetan. Agintariek eskatzen dituzten Covid-19 neurri guztiak hartuko dira

93ko kintak eta Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria Arloak jaiegun bat antolatu dute larunbat honetarako. Festaren ekitaldi nagusia zezen-plazan bazkari herrikoia izanen da. Azken urteotan, pandemia baino lehen, txandako kintak antzeko festa antolatzen zuen Lizarra pilotalekuan urriaren 12an, baina oraingoan aste batzuk gehiago atzeratu da.

Dagoeneko 200 lagunek baino gehiagok eman dute izena bazkarirako. Covid-19 dela eta zezen-plazan eginen dena, eta, beraz, leku irekian. Hori bai, karpa bat (baina irekia) eta lau bero-kanoi jarriko dira, mahaikideak erosoago egon daitezen. Lehenengo 200 lagunentzat janaria 15 euro kostatzen zen eta hemendik aurrera 20 euro. Izena emateko, dirua ES36 3008 0002 6045 5144 7925 kontuan sartu behar da eta gordekina kintaren helbidera bidali quinta93estellalizarra@gmail.com Begano eta zeliakoentzako menua ere badago.

Bazkariaz gain, 12:00etan batukada bat izanen da Niarawa!rekin eta 18:00etatik 00:00etara, DJren musika Feelback Eventsekin. Barra-zerbitzua ere egonen da han bertan, kintak kudeatuta, eta Jorge Crespo Gazteria zinegotziak gaur iragarri du ostalaritzari eskatzen zaizkion arreta-neurri berak beteko direla. “Datozen egunetan egoera aldatzen bada, Nafarroako Gobernuak astean zehar iragarri duenaren arabera egokituko dugu protokoloa” esan du prentsaurrekoan.

Udalak karpa, bero-kanoi eta argiaren gastuak ordaindu ditu (2.000 euro inguru), eta 1.500 euro gehiago eman ditu batukada eta DJen saioa ordaintzeko. Gainerako gastuak, hala nola bazkarirako dirulaguntza lehenengo 200ei ematea, kintak ordainduko ditu, jarduera honen onurekin Puyko Ama Birjinaren 2022ko jaietako gastuen zati bat ordainduko duela.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS