Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko urtarrilak 5

Plazarako lehen edizioa! larunbat honetan, urtarrilaren 8an

Datorren larunbatean, urtarrilaren 8an, hiriko Foruen plazara itzuliko da Estellerriko tokiko produktuen azoka, Plazara!, aukera ona da gabonetako gehiegikeriak atzean uzteko, elikagai osasungarrien eta, batez ere, ekologikoen aldeko apustua eginez.

Plazara! bi hilabete geroago itzuliko da, abenduan merkatua bertan behera utzi behar izan baitzen klimatologia dela  eta. Hogei bat postu izango dira goiz osoan azokaren edizio honetan. Denboraldiko produktuak (lekaleak, karduak, aza…) eta urtarokoak ez diren beste batzuk (eztia, gazta, olioa…) nabarmenduko dira.

NOTICIAS RELACIONADAS