Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 26

‘Solo un metro de distancia´ antzezlana azaroaren 6an, larunbata, iritsiko da Lizarrara, eta sarrera doan izanen da

Astelehenean, azaroaren 1ean, Missouriko Estatuko Unibertsitateko Koruak ere dohainik parte hartuko du hirian, nahiz eta bi kasuetan gonbidapena jaso behar den

Datorren astean Los Llanos Kulturagunera doaneko bi kultur jarduera iritsiko dira, baina, hori bai, aldez aurretik gonbidapena jaso beharko da. Astelehenean, azaroak 1, esan bezala, Missouriko (Estatu Batuak) Estatuko Unibertsitateko Korua arituko da Nafarroako Nazioarteko Abesbatza Zikloan, 20:00etan. Gonbidapenak bihartik aurrera (asteazkena) jaso daitezke Kultur Etxean, eta urriaren 1ean Kulturagunean.

Bestalde, datorren larunbatean, azaroak 6, 20:00etan, Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatutako ‘Solo un metro de distancia´ teatro-lana antzeztuko da. Sarrera doakoa da eta gonbidapenak azaroaren 2tik aurrera jaso daitezke Kultur Etxean eta larunbatean, Kulturagunean bertan.

Antonio C. Guijosaren ‘Solo un metro de distancia’, haurren sexu-abusu baten historiaren bidez, zauriaren ur ilunetan murgiltzen den proiektua da, nola bizi garen harekin, eta zer gertatzen zaigun norberaren mina bakarrik uler dezakegula konturatzen garenean.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS