Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 8

´Filmoteka Nafarroan’ ekimen berria bi proiekziorekin iritsiko da Estella-Lizarrara

Urriaren 20an ‘Neskatoak’ eta azaroaren 24an ‘Penitencia ikusi ahal izanen dira, biak Los Llanos Kulturagunean (euro bat)

Nafarroako Filmotekaren eta Foru Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ekimen berria, ‘Filmoteka Nafarroan’ izenekoa, bi proiekziorekin iritsiko da Lizarrara hurrengo asteetan, biak 20:00etan Los Llanos Kulturagunean (euro bat sarrera).

Urriaren 20an, ‘Neskatoak’ (2016) dokumentala ikusi ahal izanen da, Jon Abril zuzendaria bertan izanen dela. Horretan, 1940tik 1975era bitartean etxea utzi eta Iparraldera eta Frantziako hainbat udalerritara neskame gisa joan ziren 15 emakumeren bizipenak biltzen dira, joan ziren guztien ordezkari gisa.

Azaroaren 24an ‘Penitencia’-ren txanda izanen da, Pili Múgica (2017) zuzendaria bertan izenen dela. Film-dokumental horrek espetxe-sistemari eta birgizarteratzearen mitoari buruzko hausnarketa egiten du.

‘Filmoteka Nafarroan’ proiektu berria da Nafarroako Filmotekaren zine programazioa Foru Komunitateko hainbat herritara eramateko.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS