Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 23

‘Bizitzeko ihes egin behar’ erakusketa Lizarrako Koroatze plazara iritsiko da irailaren 27an

Errefuxiatuen gainean sentsibilizatzera bideratuta dago, eta benetako patera bat eta Nafarroako fotokazetarien hainbat irudi ditu. Lizarra Harrera Hiria -k, aldi berean, mahai-ingurua antolatu du eta horma-irudi bat pintatuko du Zalatambor kalean

Koroatze Plazan, irailaren 27tik urriaren 8ra bitartean, ‘Bizitzeko ihes egin behar´ kale-erakusketa eginen da. Erakusketaren helburua da herritarrak errefuxiatuen inguruan sentsibilizatzea, eta, horretarako, hainbat gai azaltzea: nondik eta zertaz ihes egiten duten, zer oztopo gainditu behar dituzten edo zergatik erabakitzen duten beren bizia arriskuan jartzea.

Erakusketa irailaren 27an, astelehena, 18:00etan hasiko da, eta Estella-Lizarrako Udaleko Enplegu, Migrazioa eta Kultur Aniztasun Politiken Arloaren eta Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken eta Justiziaren Departamentuaren arteko lankidetzari esker iritsi da hirira, Foru Komunitateko herri batzuetan zehar ibili ondoren.

Erakusketan benetako patera bat dago, Andaluziako kostaldera iritsi zena, eta zortzi olana handi, Nafarroako lau fotokazetarien irudiekin eta haien azalpenekin: Iván Benítez, Unai Beroiz, Dani Burgui eta Maite H. Mateo.

Aldi berean, eta Lizarra Harrera Hiriaren laguntzarekin, bi jarduera osagarri prestatu dira. Urriaren 8an, 19:30ean, Musika Eskolako Alfonso Ugarte aretoan (Los Llanos Kulturagunea), mahai-ingurua izanen da, “Benetako harrera egiten ari da?” izenekoa. Mugak Zabalduz karabanaren eta CEARren (Errefuxiatuari Laguntzeko Espainiako Batzordea) parte-hartzea berretsita dago.

Erakusketak irauten duen egun hauetan, Rocamador inguruan (Zalatambor kalea) gai horri buruzko horma-irudi bat pintatuko da.

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS