Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko abenduak 16

Gabonetako marrazkien erakusketa, aurten modu birtualean

Ikastetxeek 91 lan aukeratu dituzte, Udalaren web orrian ikus daitezkeenak. Udalak, antolatzaile gisa, arriskuak murriztu nahi ditu Covid-19ren aurrean, eta laster jakinaraziko ditu saritutako 16 marrazkiak.

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Kultura Departamentuak Gabonetako Marrazki Lehiaketa antolatzen du data hauetan duela hamarkada batzuetatik hiriko ikasleentzat. Aurten, Covid-19aren mugak direla eta, Kultur Etxean hautatutako marrazkiak ezin izanen dira erakutsi, ohi den bezala, jende pilaketarik gerta ez dadin eta materialarekin kontakturik izan ez dadin, baina bai Udalaren webgunean ikusi ahal izanen dira, adinaren arabera antolatuta.

Guztira, marrazkiak egiteko Udalak emandako 3.300 kartoi meheetatik 91 aukeratu dituzte ikastetxeek, eta 2 eta 15 urte bitarteko egileek egin dituzte marrazkiak. Halaber, kategoria bat dago Hezkuntza Berezirako. Mater Dei, Lizarra Ikastola, Remontival, Santa Ana eta Puy ikastetxeetako ikasleek hartzen dute parte.

Hurrengo egunetan, epaimahaiak 16 saridunen izenak jakinaraziko ditu, baita opariak emateko eguna eta lekua ere.

PINCHA PARA VER LOS 17 DIBUJOS PREMIADOS

DESCUBRE AQUÍ LA SELECCIÓN REALIZADA POR LOS CENTROS

NOTICIAS RELACIONADAS