Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko martxoaren 02an

Estella-Lizarrako Udalaren Lantegi Eskolak Kalitate Ziurtagiria lortu du

Lizarrako Udalaren Lantegi Eskolak ISO 9001/2015 Nazioarteko Kalitate Ziurtagiria lortu berri du. Baldintza hori bete behar dute enplegurako prestakuntza zentro guztiek aurtengo apirila baino lehen, prestakuntza ikastaroak emateko diru-laguntzak jaso ahal izateko. SEPEk (Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa) hala ezarri zuen.

Ziurtagiri horrek 3 urteko balioa du, 2024ko otsaila arte, eta kalitate-estandarrak betetzen dituen Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat ezarri eta mantentzea onartzen du.

NOTICIAS RELACIONADAS