Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko martxoaren 02an

Zerbitzu Arloak kale-garbiketari buruzko ordenantza aldatzeko lantalde bat sortzea erabaki du

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Zerbitzu Batzordeak gaur erabaki du lan-talde bat osatzea kaleak garbitzeko 1993ko ordenantza aldatzeko. Ordenantza “erabat zaharkituta” geratu da, Arloko zinegotzi Jorge Crespok adierazi duenez. “Talde guztiak ados gaude aldatu egin behar dela, eta ildo horretan lan eginen dugu. Ondoren, parte hartzeko prozesu bat irekiko da, herritarrek ere ekarpenak egin ditzaten”.

Crespok gaineratu du Gazte Koordinadora Sozialistak aurkeztutako aldaketa-proposamen bat aztertu dela gaur. “Denek ezetsi dute, ez baita komeni planteamendu hori egitea, eta, gainera, orain prozesu hori irekiko da aldatzeko”.

Batzordean, Agua Saladako putzuan sedimentuak kentzeko egindako lanen berri ere eman da. “Ura berriro harantz ateratzeko asmoz egin da, eta, funtzionatzen duela dirudien arren, koloratzailea botako da egiaztatzeko”.

Halaber, Aben Sheraq kaleko zoladura eta Espoz y Minako espaloia hobetzea aurreikusi da, tanatorioaren ondoan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Garbiketa sakona Arieta auzoan

Garbiketa sakona Arieta auzoan

Azken egunotan, Cespa enpresa garbiketa sakona egiten ari da Arieta auzoko kale eta espaloietan, zikinkeria pilatuta baitzegoen. Lanak arin samar ari dira egiten, Zerbitzuetak...