2021eko urriak 21

Estella-Lizarrako Lantegi Eskolak haragi-produktuak zatitzen eta egiteko prestakuntza ikastaroa antolatu du

Egun gutxi falta dira izen-ematea ixteko, azaroaren 2an hasten baita

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Enplegu, Migrazio eta Kultur Aniztasunerako Politiken Arloak Harategiko Programa Berezi bat eskainiko du azaroaren 2tik aurrera, ikasleek zatiketa-lanak egiteko eta haragi-piezak lortzeko beharrezko ezagutzak lor ditzaten.

90 orduko ikastaroa da eta azaroan eginen da, astelehenetik ostiralera, goizez. Ondoren, ikasleek (15 plaza daude) praktikak eginen dituzte enpresetan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda egotea eta gaztelaniaz hitz egiten eta idazten jakitea dira programa hau egiteko baldintzak. Izena zuzenean on-line ematen da NEZren ikastaroen webgunean, esteka honetan: https://bit.ly/2ZeJtRl

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba