Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 3

Arieta Haur Eskola ikasturte berria hasiko du, eraikinaren lurzoru osoa ordezkatu ondoren

Zoladura flotatzailea jarri da aurreko linoleoaren ordez (2004koa zen), 47.200 euro inguruko inbertsioarekin. 2021-2022 ikasturterako ikasle kopurua 60tik 72ra igo da, eta plaza guztiak agortu dira

Foto noticia

2021-2022 ikasturtea, Arieta Haur Eskolan, matrikulatutako 72 ikaslerekin hasi da, iaz baino askoz gehiago, 60 inguru izan baitziren iazkoak. Hau da, dauden plaza guztiak agortu dira.

Ikasturte berriak, gainera, berritasun garrantzitsu bat du: eskola osoko lurzoruaren ordezkapena, gutxi gorabehera 530 m2 azalera. Udako oporrak aprobetxatuz, Estella-Lizarrako Udalak, 2004an eskola ireki zenean jarri zen linoliozko zoladuraren ordez, zoladura berria jarri du, askoz modernoagoa eta beroagoa, zaharra urteak joan ahala hondatuta baitzegoen.

Inbertsioa 47.200 eurokoa izan da (BEZa barne). Horretarako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak % 65eko dirulaguntza eman du.

Osasun egoera dela eta, langile gehiago kontratatu dira ikasturterako: hezitzaile bat gehiago lanaldi erdian eta jantokiko laguntzaileen ordutegia zabaltzea.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS