Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko otsailaren 25era

Arieta Haur Eskolak datorren ikasturterako aurreinskripzioak irekiko ditu astelehenean, martxoak 1

Martxoaren 15era arte egin ahal izanen dira, aurrez aurre, Udaletxeko Erregistroan edo telematikoki Egoitza Elektronikoaren bidez

Foto noticia

Datorren astelehenean, martxoak 1, irekiko du Arieta Haur Eskolak hurrengo ikasturterako aurreinskripzioak egiteko epea. Epe hori martxoaren 15era arte luzatuko da.

Oraingo honetan, aurrez aurre izena eman behar da, goizez udaletxeko bulego orokorretan, erregistroan (beheko solairuan)—, edo, bestela, telematikoki, Egoitza Elektronikoaren bidez, helbide honetan: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/

Astelehenean bertan, lehen orduan, Udalaren web gunean jarriko da tramitea egin ahal izateko behar den dokumentazio guztia eta bete beharreko eskabidea. Eskaera PDF formatuan bakarrik eskuratu ahal izanen da. Halaber, egun horretatik aurrera, zalantzarik izanez gero, Eskolarekin harremanetan jar gaitezke 9:00etatik 14:00etara, 948 552039 telefonoan.

Aurreikusita dago maiatzaren 10ean behin-behineko zerrenda argitaratzea eta matrikula egiteko epea maiatzaren 24tik 28ra izatea.

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS