Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko otsailak 5

Esnaola Kontseilaria Lizarran izan da Nafarroako Jokoak jarraitzen eta etorkizunean eraikiko den atletismo pistaren lursailak ikusten

Foto noticia

Kultura eta Kirola Kontseilaria, Rebeca Esnaola, Lizarran izan da gaur Nafarroako Kirol Institutuko Zuzendari Gerentearekin batera, Miguel Pozuetarekin, hirirko kirol instalakuntza desberdinetan XXXV. Kirol Jokoak ikusten. Badminton, esku-pilota, saskibaloia, eskubaloia eta futbola izan dira ikusitako kirolak. Bisita kirol federazio desberdinetako presidenteekin batera burutu dute, baita Udal ordezkariekin ere, Koldo Leoz Alkatea buru zelarik.

Bisita etorkizunean atletismo pista eraikiko den lursailak ikusteko aprofitatu dute. Nafarroako aurrekontuek partida bat daukate aurten pistaren proiektua burutzeko, Udalak duen lehentasunetariko bat izanik. Izan ere, urrats garrantzitsuak ematen ari dira udaletxetik, hala nola, Ontzinedako lursailen behin-betiko lorpena edota zonaldeak behar zuen aldaketa urbanistikoa egitea. Pistaren eraikuntzarako Nafarroako Gobernuaren laguntza beharrezkoa izango da lehen bait lehen (600.000€-ko kostea izan dezakela aurreikusten da). Guzti honekin batera, kirol zonalde berri hau Aiegirekin konektatzeko bide berri bat irekitzea ere aurreikuksten da, baita Los Llanos parkearekin lotzeko Txantonako pasarelarena.

NOTICIAS RELACIONADAS