Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 14

Argi Arieta Energia Komunitatea bihar, osteguna, aurkeztuko zaie auzoko bizilagunei

Bihar, osteguna, 19:00etan, azken hilabete hauetan osatu den Argi-Arieta izeneko Energia Komunitatea aurkeztuko zaie jendaurrean Arieta auzoko bizilagunei. Remontival ikastetxeko areto nagusian izanen da hitzordua.

Udala buru duen proiektuaren ondorioz sortu da komunitatea, auzoko energia autokontsumorako, kiroldegian eguzki-plakak jartzean sortutako energiaren soberakinari esker. Ekintza horren ondorioz, eta prozesu parte-hartzaile baten ondoren, Talde Motor bat sortu zen eta beste jarduera batzuk egin dira: auzolana Remontival iturria garbitzeko, informazio-puntua Plazara! merkatuan, aurreikusita dagoen faktura elektrikoa ulertzeko tailerra…

Biharko bileran Argi Arietaren ezaugarriak eta hemendik aurrera egin beharreko urratsak jakinaraziko dira, eta epe bat irekiko da interesdunek proiektuarekin bat egin dezaten.

NOTICIAS RELACIONADAS