Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko abuztuak 3

Ingurumen Batzordeak Egapeludos elkarteko instalazioak bisitatu ditu

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Landa Garapeneko eta Ingurumen Batzordeak atzo bisitatu zituen, Egapeludosek gonbidatuta, elkarteak lan egiten duen instalazioak, txakurrak eta katuak hartu, babestu eta kudeatzeko, baita felina-koloniak kontrolatzeko ere. Guztira, 300 inguru urtean: 250 katu eta 50 zakur.

Instalazio horiek, alde batetik zakurrentzat eta bestetik katuentzat, Udalak lagatakoak dira, baina egoera kaskarrean daude. Estella-Lizarrako Udalak hitzarmena du Egapeludos elkartearekin, eta, horren bidez, 2021 urtean 35.000 euro eman zituen lan horietarako. Elkarteak Su quinta pata mikrokooperatibaren bidez egiten du lan hori.

 

Hala ere, Egapeludos elkarteak batzordeari jakinarazi zizkion gaur egun dituzten zailtasun eta gabezia handiak (langileak, baliabideak, instalazioak…), eta gogorarazi zuten udalek legez behartuta daudela animalia horiek zaintzera. Horregatik, lanean ari dira Jurramendiko Mankomunitateak inguruko udal guztiei zerbitzua emateko.

 

NOTICIAS RELACIONADAS