Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko otsailak 8

Kultur Etxeak ‘Caperucita camina sola’ erakusketa barne hartuko du otsailaren 28a arte, haurren autonomia eta eskola bideen erabilera sustatzeko

Frai Diego Lizarrakoa kultur etxeak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak utzitako erakusketa izanen du ikusgai bihartik (otsailak 9) hilabete honetako 28ra arte, eta izenburu hau izanen du: ‘Caperucita camina sola (Txanogorritxo bakarrik dabil): haurtzaroa hirian berriro sartzeko’. Erakusketa honek agerian uzten du haurren autonomia sustatu behar dela tresna batzuen bidez, hala nola eskola-bideak, espazio atsegin eta seguruak.

Hirian ikasturte hasieran martxan jarri ziren Eskola Bideak, eta honelako jarduerak sustatzen jarraitu nahi dute, gero eta familia gehiagok haien erabileraren alde egin dezaten. Erakusketa honek hainbat panel ditu, eta haurrek hiri-ingurunearekin duten harremanean dituzten zailtasunei buruz ere hausnartzen du. Arreta berezia jartzen du hirigintzaren, mugikortasunaren eta kulturaren eta hezkuntzaren arloetan.

Beste estatistika batzuen artean, erakusketak nabarmentzen du Lehen Hezkuntzako haurrak gero eta gutxiago joaten direla eskolara bakarrik Mendebaldeko herrialdeetan, eta Eskola Bideek eta beste ekintza batzuek sedentarismoari eta, beraz, obesitateari aurre egiten laguntzen dutela.

Udala ikastetxeetara joan da erakusketari buruzko materiala ematera eta bisitatzera animatzera. Oso harrera ona izan du gonbidapen horrek. Ikastetxeek bisitak erreserba ditzakete goizetan ccfraydiego@estella-lizarra.com helbidean edo 948 551747 telefonora deituta.

Herritarrek erakusketa bisitatu ahal dute asteartetik ostiralera, 17:00etatik 20:30era; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:30era; eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS