Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko abenduak 16

‘Kulturarteko eskailerak’, Estella-Lizarrako aniztasuna irudikatzeko

SEI elkarteak, bakarrik dauden adingabeei harrera egiteko eta laguntzeko programa garatzen duenak, topaketa artistiko hau antolatu zuen

2019. urtearen amaieraz geroztik, SEI Elkarteak (Kulturarteko Gizarte eta Hezkuntza Zerbitzua) bakarrik dauden adingabeei harrera egiteko eta laguntzeko programa garatzen ari da Estella-Lizarrako eremu komunitarioan. Lan-hilabete horien guztien helburua izan da “hemengo eta hango pertsonen arteko topaguneak sortzea, eta guztien artean harrera, egokitzapena, partaidetza eta, azken batean, kulturarteko bizikidetza erraztea”, adierazi dute elkartetik.

Abenduaren 31n, elkartea jada ez da eskualdean egonen (nahiz eta boluntarioek eta taldeek jarraitu eginen duten), eta hilabete horietan egindako lan guztiaren amaiera gisa, komunitate osoari irekitako arte-lan bat egin da, eta Egaibar eta Berrotza karrikak lotzen dituzten eskailerak, Allinibar kalean, kultura-aniztasunaz betetako ‘Kulturarteko eskailerak’ bihurtu dira.

Ekintza igandean amaitu zen, eta Lizarrako Udalarekin koordinatu da. Funtsezkoa izan da Gazteriaren Etxea eta Villatuerta prozesu osoan.

Elkarteak dioenez, “migrazioa da pertsona batek izan dezakeen prozesurik gogorrenetako bat, aldaketa handiak eragiten baititu, atzean utzi behar baitira kultura, familia, lagunak, paisaiak, zaporeak…, testuinguru guztiz berrira egokitu behar baita eta horretan komunitate berri bat sortu behar izatea”.

Horregatik da hain garrantzitsua boluntarioen lana, “hilabete hauetan guztietan proiektuaren motorra” izan baita. Horri esker, “gazte etorkin hauek Estellerria eta bertako jendea ezagutu ahal izan dute, bereizten gaituena kulturalki partekatuz, baina, aldi berean, batzen gaituena aurkituz”.

Partekatzeko gogo hori goretsi nahi izan da topaketa artistiko honekin, “beste pertsona batzuekin topo egin eta inguratzen gaituen errealitatea hobeto ulertzeko eta gizartea hobetzeko. Kulturarteko gizarte batean, eraikuntza- eta sorkuntza-eremu partekatuak sortzeak gure ingurunea hurbilago eta egokituago bihurtzea eragiten du, herritarren beharrei eta interesei erantzunez”, adierazi dute SEI elkartetik.

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS