Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 10

Kike Balenzategik 19. Argazkilaritza Lehiaketako lehen saria irabazi du, ‘Berdintasunari begira’

Urrian jarriko dira ikusgai saritutako lau irudiak eta epaimahaiak hautatutako beste zazpi Octubre Photo-Urria ekimenaren barnean

Foto noticia

Kike Balenzategui Arbizu, Lizarrakoa eta Barañaingo bizilagunak irabazi du Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatutako 19. Argazki Lehiaketako ´Berdinatasunari begira´ lehen saria. Eguerdian, udalbatza aretoan, sariak banatu dira.

Irabazleak 350 euroko saria jasoko du ‘Mismo objetivo, distinto esfuerzo’ irudiagatik. Bigarren sailkatua, Ciudad Realeko Ángel Atanasio Rincónek, eramanen du 250 euro, “Kohesioa” izeneko irudiagatik.

Hirugarren saria (150 euro) Sevillako Antonio Jesús Pérezi eman zaio, ‘La mirada tras el burka II’ argazkiagatik, eta 50 euroko akzesita eman zaio Laura Martínez Mateori, bertako parte-hartzaileari, ‘Ellas son campo I’ irudiagatik.

Epaimahaia bildu ondoren jakinarazi zenez, aurten 57 lagunek hartu dute parte (22 emakume eta 35 gizon), eta guztira 124 argazki aurkeztu dituzte. Partaideetatik 20 Nafarroakoak dira (4 lokal) eta gainerakoak Brasil, Argentina, Venezuela edo Mozambikekoak dira.

Epaimahaikideak hauek izan dira: batzordeburua, Edurne Ruiz; berdintasunerako teknikaria, Tere Sáez; batzordeko bi ordezkari (María José Aguirre eta Ibai Crespo), eta Aftelae-ko bi ordezkari (Blanca Puente eta Natividad Sanz).

Aftelae argazki-elkarteak antolatzen duen Octubre Photo-Urria ekimenean erakutsiko dira argazki irabazleak eta epaimahaiak hautatutako beste zazpi.

NOTICIAS RELACIONADAS