Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko maiatzaren 18an

JUM! Duoak Udalaren on-line eskaintza kulturalarekin bat egin du

Indie Rock duoak kontzertu bat zuzenean eskainiko du larunbatean, maiatzak 23, Udalaren Facebook orriaren bitartez

Foto noticia

Indie Rock duoak JUM! Hurrengo larunbatean, maiatzak 23, 19.00etan, kontzertu bat eskainiko du zuzenean Estella-Lizarrako Udaleko Facebook orriaren bidez.

JUM! Honakoak osatzen dute: Meri Jimeno, taldearen konpositorea, ahotsa eta gitarra, eta Javi Elizaga, aerodrums edo bateria birtualaren aitzinean. Egako hirian bizi dira eta 2018an lehenbiziko lana aurkeztu zuten, izen berberarekin.

Horrela, duoak bat egiten du Estella-Lizarrako Udaleko on-line programazio kulturalarekin Alarma-Egoera honetan. Aipatu programazioa maiatzaren 9an martxan jarri zen Fernando Sanchez saxo-jotzailearekin eta maiatzaren 15ean jarraitu zuen Loreto Jordana ipuin-kontalariarekin. Ekimenak arrakasta handia izan du, orotara 3.000 erreprodukzio baino gehiago izan baitu.