Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko ekainak 12

Julian Romano Musika Eskolako aurretiko izen-ematea hurrengo astelehenean, ekainak 15, irekiko da

Telematikoki egiten ahalko da, Udalaren web orriaren bidez edo, bestela, eskolan bertaratuta, ekainaren 30era arte

Foto noticia

Astelehenean, ekainak 15, Estella-Lizarrako Julian Romano Udal Musika Eskolako aurretiko izen-ematea irekiko da hurrengo ikasturterako, epea ekainaren 30ean amaituko da. Izapideak telematikoki egiten ahalko dira Udalaren web-orriaren bidez, horretarako prestatutako inprimakia betez edo, edo eskolan bertan.

Izen-ematea aurrez aurre egiteko Eskola irekita egonen da ekainaren 15etik 30era, astelehenetik ostiralera, 12.00etatik 15.00etara, eta astearteak eta ostegunak ere arratsaldez, 17.30etik 19.30era. Argibide gehiagorako, 948554408 telefonoan edo julian.romano@estella-lizarra.com posta elektronikoan.

IRAILEAN ERE

Irailaren 1etik 11ra, izen-emateak egiten jarraitu ahalko da, online eta aurrez aurre, eta izena eman duten ikasleen familiei dei eginen zaie matrikula eta eskatutako dokumentazioa sinatzeko eta emateko. Irailaren 14an ordutegiak zozketatuko dira. Bestalde, eskolak irailaren 18an hasiko direla aurreikusten da, segurtasun neurri guztiekin eta onartzen ari den protokoloari buruz familia guztiak behar bezala informaturik.

Eskolan ezarrita ditugun ratioak eta eraikinaren ezaugarriak direla eta, datorren ikasturteko klaseak aurrez aurrez eginen dira (betiere, Osasun eta Hezkuntza Departamentuek ezartzen dituzten jarraibideen arabera). Eraikinaren sarbideak eta irteerak egokituko dira eta beharrezko neurriak hartuko dira ikasleek zein irakasleek berme guztiak izan ditzaten, bai osasunekoak, bai pedagogikoak.

Ikasketa Plana. 2020-2021 (805 kb)

Aurretiko izen-ematea Musika Eskolan

Ekainaren 15etik 30era, telematikoki edo aurrez aurre. Argibide gehiagorako edo telematikoki egiteko, sakatu hurrengo lotura.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS