Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 5

Berdintasunak jarduera-programa zabala proposatu du urrian Jabekuntza Eskolaren barnean

Ostegun honetan, urriaren 7an, María Teresa Ruiz Cantero doktoreak hitzaldi bat emanen du ‘Medikuntza eta genero-joerak’ gaiari buruz

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak jarduera-programa zabala eta askotarikoa diseinatu du urrian, Jabekuntza Eskolaren barruan. Gaur, urriak 5, Bea Orcarayk, Udaleko zerbitzu anitzetako teknikariak, ematen duen ‘Etxeko txapuzak’ ikastaro arrakastatsuaren beste edizio bat hasiko da. Bi astetan eginen da, arratsaldez.

Halaber, ostegunean (Kultur Etxean, 19:15ean), hitzaldi interesgarria izanen da M. Teresa Ruiz Cantero doktorearekin, ‘Medicina y los sesgos de género’ izenburupean. Alacanteko Unibertsitateko Medikuntza Prebentiboko eta Osasun Publikoko katedraduna da Ruiz, eta genero-ikuspegia duen prebentzio eta osasun publikoko ikertzailea.

Bere ikerketen arabera, aldeak daude gizonen eta emakumeen arteko diagnostikoetan eta tratamenduetan; izan ere, gaixotasunean berdintasun-presuntzio okerretik abiatzen da, hau da, gaixotasunak (zeinuak eta sintomak) adieraztetik, tratamenduei erantzutetik eta pronostikoetatik.

ZINEA ETA OASI LA CHANTONA

Datorren astean, urriaren 13an, asteazkena, ‘Zinea eta emakumeak´ (3 euro) zikloa itzuliko da, ‘Chavalas’ filma proiektatuz eta, ondoren, María Castejónekin mahai-ingurua eginez. 19:00etan izanen da, Los Llanos zinemetan.

Gainera, urriko azken bi asteburuetan (22tik 24ra eta 29tik 31ra), Oasi La Chantona proiektua garatuko da, tokian tokiko lanarekin. Informazio gehiago: http://www.estella-lizarra.com/proyecto-oasis-la-chantona/

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS