Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko otsailaren 19an

Ibai-pasealekuaren bigarren fasea inauguratu da. Une honetan 275 metro luze da

Liburutegiaren ingurutik Fortunato Aguirre zubiaren azpian dagoen eremuraino doa tartea

Foto noticia

Gaur arratsaldean, Estella-Lizarrako Udalak Ega ibaiko pasealekuaren bigarren fasea inauguratu du. Fase horretan, beste 150 metro lineal egin dira, eta 2018an egin ziren 125 metrora batuko dira, hain zuzen ere, Partaidetzako Aurrekontuen eta San Migel auzoko bizilagunen bultzadaren ondorioz egin zirenak. Handitze hori Zerbitzu Batzordeak sustatu du, 19.000 euroko inbertsioarekin (gehi BEZa). Construcciones Ibarrola Piérolak egin ditu lan horiek.

Zehazki, tarte berri hori Liburutegi Publikoaren ingurutik Fortunato Agirre zubiaren azpian dagoen alderaino iristen da, Espoz y Mina kalearen atzeko aldean. Ezkerreko ibaiertzeko hormei atxikitako plataforma bat prestatu da, ertzean pilotatua, ingurua sakonki garbitu da eta segurtasun elementuak ere jarri dira.

Era berean, Zerbitzuen zinegotzi Jorge Crespok adierazi du zenbait xehetasun gauzatzeke daudela, aurrekontua dela eta egin ez direnak, baina eginen direnak, hala nola argiak jartzea edo garbiketaren bidez argitan atera zen eskailera zahar bat konpontzea. Zinegotziak San Migeleko bizilagunen ekimena ere jarri du adibide gisa, horrelako proiektuak gauzatzeko.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS