Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 30

Hiriko saltokien artean aurpegiko babes-pantailak banatzeko lanak amaitu dira

Egun hauetan 200en bat banatu dira saltoki eskatzaileen artean

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Ayuda Makers Navarra taldearekin eta Gurutze Gorriarekin lankidetzan, orain dela egun batzuk kanpaina bat abiatu zuen aurpegiko babes-pantailak banatzeko gehienbat irekitzeko baimena zuten hiriko denden artean. Guztira, 200en bat banatu dira.

Gaur egun, eskaera kopuru handia dela eta, eta lehentasuna izan denez funtzionamenduan zeuden saltokiak, Udalak dagoeneko ez dauka stock gehiagorik banatzeko hurrengo asteetan funtzionatzen hasiko diren saltoki edo enpresen artean. Hala ere, ahalik eta babes eta segurtasun neurri gehien hartzea gomendatzen da, besteak beste, mota honetako maskarak erabiltzea, ohiko hornitzaileei erosiz.

Udalak eskerrak eman nahi dizkio Ayuda Makers Navarra taldeari, hiriarekin borondatez izandako inplikazioagatik, baita materialak eman dituzten pertsona guztiei ere, interes orokorrerako eta, bereziki merkataritzarako, beren lankidetzari esker profesional asko babestu baitira. Esker ona Lizarrako Gurutze Gorriari ere helarazten zaio maskaren kudeaketan eta banaketan egindako lan eskergagatik. Eta Udaltzaingoari, bitartekari lanak egiteagatik eta materialak desinfektatzeko ardura hartzeagatik.

NOTICIAS RELACIONADAS