Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 1

Hiriko bide nagusiak bihar desinfektatuko dira, Cespak egunero egiten duen garbiketa sendotzeko

Arratsaldez izanen da (20:00etan), horretarako, traktore eta atomizagailu baten laguntzarekin, 10.000 litro ur erabiliko dira sodio hipoklorito kantitate txiki batekin

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak Cespa enpresak egunero egiten duen desinfekzio lana sendotu nahi izan du hiriko eremu sentikorretan, Covid-19aren aurreko osasun-alerta dela eta, hortaz, bihar ostegun arratsalderako (20:00etan) desinfekzio bat programatu du hiriko bide nagusietan.

Traktore baten eta atomizagailu baten (lainoztagailu) laguntzarekin, eta UAGN nekazari sindikaturen laguntzari esker, 10.000 litro ur erabiliko dira karriketako desinfekziorako, diluituriko sodio hipocloriko kantitate txiki batekin (60 litro, %0,6), produktu ez toxikoa, garbiketa mota hauetarako erabili ohi dena.

Nahiz eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institututik adierazi Covid-19ari aurre egiteko bide publikoetan ez dela aparteko garbiketarik eta desinfekziorik egin behar, Udalak Cespak egiten duen lana sendotu nahi izan du, Lizarrako eremu sentikorretan zentratu dena: Osasun Etxerako sarbideak, Ospitalekoak, Adin Nagusietako egoitzak, autobus geltokia, etab. Euria izanez gero, desinfekzioa beste egun batera atzeratuko da.

NOTICIAS RELACIONADAS