Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 25

Hilerriak ordutegi berezia izanen du urriaren 30etik azaroaren 7ra

Ibilgailuentzako sarbidea ostiraletik astelehenera murriztuko da, Santu guztien egunarekin batera, eta La Merced auzoan aparkaleku bat prestatuko da urtero bezala

Foto noticia

Estella-Lizarrako udal hilerriak urtero bezala ordutegi berezia izanen du Santu Guztietan, zehazki, urriaren 30etik (larunbata) azaroaren 7ra (igandea). 9:00etatik 18:00ak arte egonen da irekita.

Era berean, Udaltzaingoak operazio berezi bat prestatu du egun horietarako. Agni zaharraren zelaia egokitu da aparkaleku gisa erabiltzeko, eta ibilgailuek hilerriko aterainoko sarbidea murriztuko da azaroaren 29tik (ostirala) azaroaren 1era arte (astelehena).

Azken tartera mugikortasun arazoak, adin handia eta abar dituzten pertsonak eta taxiak baino ez dira sartuko. Gainerakoek oinez igo eta jaitsi beharko dute, sarbidean pilaketarik egon ez dadin.

NOTICIAS RELACIONADAS