Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko uztailak 14

Herritarren Partaidetza proiektu bat hasi da Lizarrako kanpina handitu aurretik

Foto noticia

Seirak Bat SLk Lizarrako Udalari Udal Plan Orokorraren aldaketa aurkeztu dio, Camping Lizarra kanpinaren azalera handitzeko. Indarrean dagoen legeria betez, herritarrek parte hartzeko prozesu bati ekin zaio, Partaidetza Plan baten bidez.

Plan horretan, interesa duten pertsona edo eragileekin lehen bilera eginen da, proposamen komun bat doitu eta zehazteko. Bilera uztailaren 20an izanen da, 9:00etan, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Bileran parte hartzeko, posta elektronikoz edo telefonoz baieztatu behar da: urbanismo1@estella-lizarra.com eta estudio@smascarquitectura.com eta 948 548214 eta 546756

Parte Hartzeko Planaren xehetasun guztiak eta kanpalekua handitzeko aurreikusitako aldaketak Udalaren web orrian kontsulta daitezke, www.estella-lizarra.com helbidean, Gaurkotasuna-Taula atalean.

NOTICIAS RELACIONADAS