
Espoz y Mina karrikako espaloietan 40 metro inguruko tartea berritu du Udalak
Zuhaitzen sustraiek hondatutako baldosak ordeztu dira, 80 m2 inguruko azaleran, eta txorkoak handitu dira
Estella-Lizarrako Udalak 31.044 euroko inbertsioa (gehi BEZa) onartu du, hirian diren haurrentzako jolasetako bi eremu berritzeko: Pablo Hermoso de Mendoza plaza eta Bakearen Zeharbidea. Biak nahiko hondatuta daude, denboraren joanak eta erabilerak hondatu baititu. Prozedura osoa Zerbitzu Arloak kudeatu du.
Proposamenak baloratu ondoren esleipendun suertatu den enpresak (Nafarroako Maderplay konpainiak) bi gune oso desberdin sortzea erabaki du, eremu bakoitzerako estetika desberdinarekin.
Hermoso de Mendoza plazan (Arieta auzoan), inguruaren izaerarekin bat datorren instalazio baten aldeko apustua egin da, ‘Tximinoaren uhartea’ deritzona. Instalazio horrek, adibidez, eskalatzeko tontor bat txirristarekin du, suhiltzaile-barra duen itsasargi itxurako plataforma bat eta beste txirrista bat, balantzin bat, lurrean bertan integratutako joko batzuk edo itsasargiaren azpian dagoen eremu bat gurpildun aulkiekin irisgarria dena.
Bakearen Zeharbidean, zezen-plazaren ondoan, ‘Magiaren Txokoa’ jarriko da. Tunel magiko bat izanen du, jolasteko, balantzin bat, kono birakari bat, joko anitzeko mahai bat, lau jarleku dituena, eta zabu bikoitz bat, txikienentzako eserleku laua eta segurtasunekoa.
Bi eremuetan informazio kartelak jarriko dira, araudiaren arabera elementu bakoitzerako adin egokiak adieraziz. Bi eremu berriak udaberrian barna kokaturik egotea espero da. Halaber, laster Los Llanosko haur parkea handitzea aurreikusi da, autobus geltokiaren ondoan dagoena.
Zuhaitzen sustraiek hondatutako baldosak ordeztu dira, 80 m2 inguruko azaleran, eta txorkoak handitu dira
Estella-Lizarrako Udaleko Zerbitzuen zinegotzigoak Agua Saladako Putzuan egiten ari den lana amaitzear dago. Azken asteetan harresia eta burdin hesia desmuntatu dira, pala...
Azken egunotan, Cespa enpresa garbiketa sakona egiten ari da Arieta auzoko kale eta espaloietan, zikinkeria pilatuta baitzegoen. Lanak arin samar ari dira egiten, Zerbitzuetak...