Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abenduak 2

Gustavo de Maeztu Museoak Ensō erakutsiko du, Koldo Sebastianen abstrakzio geometrikoaren lagin bat, zirkulua elementu nagusi duena

Instalazioa 2021eko abenduaren 2tik 2022ko otsailaren 27ra bitartean bisitatu daiteke, Lizarrako pinakotekako aldi baterako erakusketen aretoan

Foto noticia

Gustavo de Maeztu Museoak, 2021eko abenduaren 2tik 2022ko otsailaren 27ra bitartean, aldi baterako erakusketa aretoan, Koldo Sebastián del Cerro (Iruñea, 1961) sortzaile plastikoaren lagin bat biltzen du. Sortzaile hori Japoniako ensō (‘zirkulua’) kontzeptuaren inguruan dabil, erakusketari izena ematen dion terminoa.

Instalazioa abenduaren 2an (osteguna) irekiko da, 11:00etan, eta Lizarrako pinakotekan bisitatu ahal izanen da. Sarrera doan izanen da ohiko ordutegian: asteartetik larunbatera, 9:30etik 13:30era; igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.

Erakusketak, izenburuak iradokitzen duen bezala, plastikozko pieza zirkularrek ditu. Japoniako kulturan, ensō osagai geometriko bat ez ezik, sinbologia bat ere bada: unibertsalaren irudikapen bat da, “osotasun horren zati bakoitza bere baitako integratzailea izateagatik bere baitara gainditzen duena”, azaltzen du Sebastianek. Terminoa zen budismoarekin erlazionatzen da, non, marra bakar batez, zirkulu perfektua lortzen saiatzen baita.

Iruñeko artistarentzat, ensō, aurrekoaz gain, pertsona bakoitzaren bizitzaren ibilbidearen isla da (hasi eta amaitu egiten da), eta alderdi afektibo batekin erlazionatzen du: “Duela urtebete hil zen lagun japoniar bati eskaintzen diot erakusketa hau, nire bizitzan eragin duenagatik harenganako esker onaren keinu gisa”, adierazi du.

Instalazioak, alde batetik, zur pintaturik egindako bi familia edo obra multzo ditu: talde batek metro bateko diametroko hamabi pieza hartzen ditu eta beste taldeak 50 zentimetroko hamahiru pieza. Bi familiak, Sebastianek azaltzen duenez, munduko ordenagailu analogiko zaharrena den Anticiteraren mekanismoan inspiratuta daude. Antza denez, greziar zientzialariek eraiki zuten duela 2.200 urte inguru, eta haren hondakinak Egeo itsasoan aurkitu ziren XX. mendearen hasieran. Tresna horrek zeruko gorputzen eklipseak eta posizioak nahiko zehatz iragartzeko aukera ematen zuen, eta zirkuluz eta koroaz osatuta zegoen batez ere. Zirkulu eta koroen arteko harremanak engranajea eta funtzionamendua ahalbidetzen zituen.

Bestalde, Sebastianen erakusketan altzairuz egindako hainbat lan ere badaude, “zirkulua eta koroa baino konplexuagoak”, adierazi du. Hala ere, “ez dira talde oso bat, haien garapena oraindik irekita dagoelako”, erantsi du.

Koldo Sebastianek, dagoeneko 1998an Gustavo de Maeztu Museoan bakarka bere lana erakutsi zuen, eta aurreko talde-erakusketa solidarioan (Irribarreak itzuliz) ere parte hartu du. Abstrakzio geometrikoaren barruan mugitzen da: “Zenbakien ortodoxo bat ez naizen arren, egitura eta sistema zehatzak, sinpleak eta argigarriak eraikitzeko balio didate”, azaldu du. Nire lana ordenaren eta inprobisazioaren artean dabil. Itxuraz aurkako kontzeptuak diren arren, uste dut aurreikus ezin daitekeenaren aprobetxamenduak ezagutza eta kontrola behar dituela”.

Erakusketa honen eduki guztia serie zabalago baten barruan kokatzen da, non nafar artistak 2013az geroztik lan egiten baitu, Infiniverso izenekoa, eta bere helburua absolutuaren eta erlatiboaren arteko erlazio saihestezinari buruz gogoeta egitea da.

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS