Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko urriak 29

Gaurko osoko bilkura berezian, urriaren 29an, hartutako erabakiak

Foto noticia

GAI-ZERRENDA

 

BILKURAREN IZAERA BEREZIAREN MOTIBAZIOA ETA BIDEOKONFERENTZIAREN BIDEZ EGITEAREN EGOKITASUNA

 Bilkurara deitu da deialdi honetako Gai-zerrendan dauden arazoei buruz eztabaidatzeko eta bozkatzeko xedez. Deialdiak, Estella-Lizarrako Udala Nafarroako Zerga Ogasunak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak sinatutako lankidetzarako esparru-hitzarmenari atxikitzeko akordio-proposamenak jasotzen ditu, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta Nafarroako udalerrien arteko zerga-kudeaketa eta -ikuskapenari buruzko informazioa trukatzeko. Hitzarmen hori urriaren 31 baino lehen onartu behar da, 2021eko ekitaldian aplikatu ahal izateko; eta Jabari Publikoa ostalaritzako jarduerarekin lotutako elementuekin aprobetxatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzeko, COVID-19 delakoaren pandemiaren eraginpean dagoen sektore horri laguntzeko.

Osoko bilkura hau bideokonferentziaz egiteko eta bilkura ez-presentzialaren bidezkotasunari dagokionez, Lehendakaritza honen iritziz, Udal honek 2020ko uztailaren 2ko osoko bilkuran onetsi eta 2020ko urriaren 16ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Udalaren Erregelamendu Organikoaren 125. artikuluan aurreikusitako salbuespenezko inguruabarrak gertatzen dira.

Horrez gain, Lehendakaritzaren ustez, Osoko Bilkuraren izaera publikoa, bozkatzen diren akordioen edukia eta Udal honek gaur egun dituen baliabide tekniko eta materialak kontuan hartuta, Osoko Bilkura egiteko erabiliko den sistemak behar bezala bermatzen ditu segurtasun teknologikoa, Udalbatzako kide guztiek Osoko Bilkuran parte-hartze politiko eraginkorra izatea, eta hartzen diren erabakien eztabaida eta bozketaren balioa erabat bermatzen dituela.

 

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

1.- Bidezko den erabakia, Estella-Lizarrako Udala Nafarroako Zerga Ogasunak eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak sinatutako lankidetza hitzarmenari atxikitzeko proposamenari buruzkoa, Nafarroako Zerga Ogasunaren eta Nafarroako udalerrien artean tributuen kudeaketan eta ikuskapenean informazioa trukatzeko eta lankidetzan aritzeko.

ONETSITA

2.- Hasiera batez onestea, Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen 15. ordenantza fiskaleko aldaketa, bidezkoa bada.

ONETSITA: BAI 9 (Navarra Suma, PSN y Geroa Bai); ABSTENTZIOA 8 (EH Bildu, Jorge Crespo eta Magdalena Hernández).

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS