Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urtarrilak 14

Gaurko osoko bilkura arruntean hartutako erabakiak, urtarrilaren 14koa

Foto noticia

Bideoa: https://youtu.be/Ih8WlhCqnzs

Hauek dira gaurko osoko bilkura arruntean eztabaidatutako gaiak. Bideokonferentzia bidez egin da, Covid-19 delakoaren ondorioz osasun-agintariek gaur egun jarri dituzten murrizketak direla eta. Saioa zuzenean jarraitu ahal izan da Lizarrako Udalaren YouTubeko kanaletik.

GAI-ZERRENDA

AKTAK IRAKURRI ETA ONESTSI

1.- 2020ko abenduaren 2ko osoko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, bidezkoa bada.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

2.- Alkatearen Ebazpenak eta Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak, ohiko azken bilkuratik hartutakoak.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

3.- Estella-Lizarrako Udala “MONTEJURRA BIZI” elkartean sartzeari, haren estatutuak onartzeari eta bertako zuzendaritza-organoetan udal-ordezkariak izendatzeari buruzko erabakiak hartu, bidezkoa bada.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

 4.- Berrestea, bidezkoa bada, Alkatetzaren 2020ko abenduaren 9ko 569/2020 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Estella-Lizarrako Udalak Aiegiko eta Lizarrako Udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programak batera kudeatzeko egindako kudeaketa-gomendioa onartzea erabaki da, eta Aiegiko eta Lizarrako Udalen arteko lankidetza-hitzarmen interadministratiboa onartu da.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

 5.- Berrestea, bidezkoa bada, Alkatetzaren 2020ko abenduaren 10eko 572/2020 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Estella-Lizarrako Udalak PO 19/2018 administrazioarekiko auzi-prozeduran amore ematea erabaki zen. EROSKI SOCIEDAD COOPERATIVA eta CECOSA SUPERMERCADO SL jarraitu zutena, Estella-Lizarrako Udalak 2017. urteko azaroaren 27an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren aurka.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

 6.- Onestea, bidezkoa bada, eta gaia Gai-zarrendan sartzea berretsi ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak eta Aberin, Arellano, Ayegui/Aiegi, Deikaztelu, Estella-Lizarra, Iguzkitza, Lukin, Morentin eta Villamayor de Monjardingo udalek 2020ko ekainaren 26an sinatutako hirigintzako lankidetza hitzarmena aldatzeko proposamena onartzea, Montejurrako paisaia bereziaren babesa, antolamendua eta kudeaketa garatzeko, Arroizko eta Barbaringo udalak bertan sartzeko, ukipen eremua aldatzeko eta haren xedea zabaltzeko.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS