Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko maiatzak 6

Gaurko osoko bilkura arruntean hartutako erabakiak, maiatzak 6

Foto noticia

Bideoa: https://youtu.be/e_GpAqpZxTw


Hauek dira gaurko osoko bilkura arruntean eztabaidatutako gaiak. Bideokonferentzia bidez egin da, Covid-19 delakoaren ondorioz osasun-agintariek gaur egun dituzten murrizketak direla eta. Saioa zuzenean jarraitu ahal izan da Estella-Lizarrako Udalaren YouTubeko kanaletik.

GAI-ZERRENDA

AKTAK IRAKURRI ETA ONESTSI

1.- 2021eko apirilaren 15eko osoko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, bidezkoa bada.

AHO BATEZ ERABAKI DA

GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

2.- Alkatearen Ebazpenak eta Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak, ohiko azken bilkuratik hartutakoak.

JAKINAREN GAINEAN

UDALAK ETA ESTELLA-LIZARRAKO HIRIAK BAT EGIN DUTE ERAKUNDE ADIERAZPENAREKIN, MAIATZAREN 2ko ESKOLA JAZARPENAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

3.- Behin betiko onestea, bidezkoa bada, 2. Poligonoko 423 eta 424. lurzatien ondoko zorupearen erabilera aldatzeko Hiri Ekintzako Plan Berezia, Promociones y Construcciones OFP SLk sustatua.

AHO BATEZ ERABAKI DA

4.- Izaera erabakigarria duten premiazko mozioak, halakorik bada.

EZ

MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK 

5.- EH-Bildu eta Geroa Bai udal taldeek Estella-Lizarrako Udalean aurkeztu duten mozioa, udalbatzako kide ez atxikiekin batera, Estella-Lizarrako Osasun Etxea handitzeari buruzkoa. 

MAHAI GAINEAN UTZI DA

6.- Izaera ez erabakigarria duten premiazko mozioak, halakorik bada.

Navarra Suma Udal taldearen mozioa. Horren bidez, Udalak Nafarroako Gobernuari eskatzen dio Lizarran Familia Topaleku bat jar dezala abian, gehienez ere urtebeteko epean.

AHO BATEZ ERABAKI DA

7.- Eskariak eta galderak.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS