Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko ekainak 3

Gaurko osoko bilkura arruntean hartutako erabakiak, ekainaren 3a

Foto noticia

Bideoa: https://youtu.be/GYlNAYdtNnU


Hauek dira gaurko osoko bilkura arruntean eztabaidatutako gaiak. Bideokonferentzia bidez egin da, Covid-19 delakoaren ondorioz osasun-agintariek gaur egun dituzten murrizketak direla eta. Saioa zuzenean jarraitu ahal izan da Estella-Lizarrako Udalaren YouTubeko kanaletik.

GAI-ZERRENDA

AKTAK IRAKURRI ETA ONESTSI

 

1.- 2021eko maiatzaren 6ko osoko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, bidezkoa bada.

BOZKETARIK GABE ONETSI DA

 

GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

2.- Alkatearen Ebazpenak eta Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak, ohiko azken bilkuratik hartutakoak.

BOZKETARIK GABE ONETSI DA

 

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

3.- Bidezko erabakia hartu, euskara teknikariak aldi baterako kontratatzeko hautapen deialdien arloan administrazio arteko kudeaketa hitzarmenari atxikitzeko proposamenari buruzkoa.

BOZKETARIK GABE ONETSI DA

 

4.- Ofizioz berrikusteko proposamena eta erabateko deuseztasuna deklaratzea, apirilaren 2ko 144/2020 eta maiatzaren 4ko 184/2020 Alkatetza Ebazpenak, atxiki gabeko zinegotziak izendatzeari buruzkoak, gai-zerrendan sartzea berretsi ondoren.

BOZKETARIK GABE ONETSI DA

 

5.- Hiriko kale garbiketa arautzen duen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena, bidezkoa bada.

BOZKETARIK GABE ONETSI DA

 

6.- Bidezko erabakia hartu, gai-zerrendan sartzea berretsi ondoren, Belastegi aldeko etxebizitzetara heltzeko zoladura jartzeko obrak PIL 2017-2019an sartzeari uko egiteko proposamena.

 ONETSITA: 9 BAI (EH BILDU, GEROA BAI , Jorge Crespo eta Magdalena Hernández); 7 ABSTENTZIOA (NAVARRA SUMA) eta 1 EZ (PSN).

 

7.- Lizarrako Julián Romano Ugarte Musika Eskolako prezio publikoen gaineko arauen aldaketa, 2022-2023 ikasturterako. Hasierako onespena, bidezkoa bada.

BAZTERTUA. 8 BAI (NAVARRA SUMA eta PSN); 9 EZ (EH BILDU, GEROA BAI, Jorge Crespo eta Magdalena Hernández).

 

8.- Estella-Lizarrako udalerriko balorazio ponentzia berrikusteko prozesuaren hasierari buruzko erabakia.

BOZKETARIK GABE ONETSI DA

 

9.- Izaera erabakigarria duten premiazko mozioak, halakorik bada.

EZ

MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK

10.- Defontaine Ibérica SAko langileei laguntzeko adierazpena

BOZKETARIK GABE ONETSI DA

 

11.- EH-Bilduko udal taldeak eta udalbatzako kide atxiki gabeek aurkeztu duten mozioa Estella-Lizarrako Osasun-Etxea handitzeari buruzkoa.

ONETSITA. BAI 16 (NAVARRA SUMA, EH  BILDU, GEROA BAI, Jorge Crespo eta Magdalena Hernández). EZ 1 (PSN)

12.- Izaera ez erabakigarria duten premiazko mozioak, halakorik bada.

  • Moción presentada por el PSN para promocionar y fomentar la donación de sangre en la ciudad.

BOZKETARIK GABE ONETSI DA

  • Moción presentada por EH Bildu, en nombre de Urbasa-Andia Bizirik, sobre la solicitud de una moratoria ante la proliferación de proyectos para instalar polígonos eólicos y solares en la zona.

ONETSITA. BAI 6 (EH BILDU); 9 ABSTENTZIOA (NAVARRA SUMA, Jorge Crespo eta Magdalena Hernández); 2 EZ (PSN eta GEROA BAI)

13.- Eskariak eta galderak.

 

NOTICIAS RELACIONADAS