Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko apirilak 15

Gaurko osoko bilkura arruntean hartutako erabakiak, apirilak 15

Foto noticia

Bideoa: https://youtu.be/-C0nnl5nyLs


Hauek dira gaurko osoko bilkura arruntean eztabaidatutako gaiak. Bideokonferentzia bidez egin da, Covid-19 delakoaren ondorioz osasun-agintariek gaur egun dituzten murrizketak direla eta. Saioa zuzenean jarraitu ahal izan da Estella-Lizarrako Udalaren YouTubeko kanaletik.

GAI-ZERRENDA

AKTAK IRAKURRI ETA ONESTSI

1.- 2021eko martxoaren 4ko osoko bilkuraren akta irakurri eta onetsi, bidezkoa bada.

AHO BATEZ ERABAKI DA

GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

2.- Alkatearen ebazpenak eta tokiko gobernu Batzordeak hartutako erabakiak, ohiko azken bilkuratik hartutakoak.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

3.- Behin betiko onestea, bidezkoa bada, Estella-Lizarrako Udaltzaingoaren arloari atxikitako ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea, erabili ezin diren ondasunak deklaratuz.

AHO BATEZ ERABAKI DA

4.- Hasierako onespena, bidezkoa bada. Estella-Lizarrako Udalaren 2021eko Plantilla organikoko aldaketa.

ONETSITA. 16 BAI (7 NAVARRA SUMA, 6 EH BILDU, 1 GEROA BAI, JORGE CRESPO ETA MAGDALENA HERNÁNDEZ) 1 ABSTENTZIOA (PSN)

5.- Aurrekontuaren gauzatze egoerari buruzko informazioaren berri ematea, 2020ko abenduaren 31ko datarekin.

JAKINAREN GAINEAN

6.- Hasierako onespena, bidezkoa bada, 3. aldaketa 2021eko aurrekontuan. Diru-sarreren ondoriozko kredituen sorrera.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

7.- Hasierako onespena, bidezkoa bada, 4. aldaketa 2021eko aurrekontuan. Kreditu berezia eta kreditu gehikuntza.

AHO BATEZ ERABAKI DA

8.- Izaera erabakigarria duten premiazko mozioak, halakorik bada.

EZ

MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK

9.- PSN-PSOEko Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, familiei eskola-materiala erosten laguntzeko partidak udal aurrekontuan sar daitezen. 

BAZTERTUA. EZ 9 (EH BILDU, GEROA BAI, JORGE CRESPO ETA MAGDALENA HERNÁNDEZ) 8 BAI (NAVARRA SUMA ETA PSN)

10.- PSN-PSOEko Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, Nafarroako Gobernuari eskatzeko LGTBI+ arreta-zerbitzua Estella-Lizarrara zabal dezala 2022tik. Magdalena Hernández zinegotzi ez atxikiak eskatuta, azken zatia aldatu da “desde el año 2022” “lo antes posible” izanen da.

AHO BATEZ ERABAKI DA

11.- PSN-PSOEko Udal Taldeak aurkeztutako mozioa, #UnÁrbolPorEuropa kanpaina babesteko.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS