Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko urriak 1

Gaur, urriaren 1ean, ohiko osoko bilkuran hartutako erabakiak

Foto noticia

Hauexek dira gaurko ohiko osoko bilkuran hartutako erabakiak, 13.00etan Musika Eskolako areto nagusian egin dena.

GAI-ZERRENDA

 

AKTAK IRAKURRI ETA ONESTSI

1.- 2020ko uztailaren 30eko eta irailaren 3ko ohiko osoko bilkuren aktak irakurri eta onetsi, bidezkoa bada.

AHO BATEZ ERABAKI DA

GOBERNU-ORGANOEN KONTROLA ETA FISKALIZAZIOA

2.- Alkatearen Ebazpenak eta Tokiko Gobernu Batzordeak hartutako erabakiak, ohiko azken bilkuratik hartutakoak.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

IZAERA ERABAKIGARRIA DUTEN XEDAPENAK ETA TXOSTENAK

3.- Bidezkoa bada, Estella-Lizarrako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea udal hilerria kudeatzeko osoko bilkuraren eskumenak.

AHO BATEZ ERABAKI DA

4.- Onestea, bidezkoa bada, 13/2020 aurrekontu luzatuaren aldaketa. Kredituen sorrera, diru-sarreren bitartez. 

AHO BATEZ ERABAKI DA

5.- KIROLZER SL enpresak jarritako berraztertzeko errekurtsoaren aurrean bidezkoak diren erabakiak hartu. 2020ko uztailaren 2ko erabakiaren aurrean, “Tierra Estella-Lizarrerria udal kiroldegiaren eta Agua Saladako Udal Igerilekuen kudeaketa errentamendu bidez” izeneko zerbitzuak emateko administrazio-kontratua esleitzeari buruzkoa.

AHO BATEZ ERABAKI DA

6.- Xehetasun-azterketa, Hirigintzako Udal Planeko 1. POEko M3B etxe-sailean, 2058, 2067, 2068, 2069 eta 2070 lursailetan eragina duena, “Maderas Loquiz, SL”k sustatua. Behin betiko onespena, hala badagokio.

AHO BATEZ ERABAKI DA

 

MOZIO EZ ERABAKIGARRIAK

7.- Izaera ez erabakigarria duten premiazko mozioak, halakorik bada. 

 

*Navarra Sumaren mozioa Nafarroako Gobernuari eskatzeko Covid-19ak San Jeronimo egoitzan eragindako galerak finantzatzeko.

BAZTERTUA: BAI (NAVARRA SUMA); EZ (EH BILDU, GEROA BAI, PSN, Jorge Crespo eta Magdalena Hernández)

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS