Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abenduak 23

Gabonetako erakusleihoen lehiaketako lehen saria eta, gainera, herri-saria irabazi ditu aurten Mansoak

Bigarren saria Enmarcaciones Montero Vegak irabazi du. Web bidezko herri-bozketan 2.178 boto zenbatu ziren, iazkoaren ia bikoitza

Mansoa, packaging eta horniduretarako establezimendua eta Frai Diego kaleko 5.ean kokatua, Estella-Lizarrako Udalak antolatzen duen Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketako lehen saria irabazi du aurten, baita sari herrikoia ere. Sari hori Udalaren webgunean bozkatu zen, abenduaren 10etik 19ra. Bestalde, lehiaketaren edizio honetako bigarren saria Enmarcaciones Montero Vegak jaso du, Frai Diego kaleko 43. zenbakian dagoen establezimenduak.

Mansoa se ha llevado dos premios este año.

Enmarcaciones Montero Vega, segundo premio

 

 

 

 

 

 

 

Pablo Ezkurra Ekonomia eta Enpresa Garapeneko zinegotziak (sariak gaur eman dituena), Andrea Rodríguez arloko teknikariak eta Eduardo Santamaría CREA Imagen enpresako kudeatzaileak osatu dute lehiaketako epaimahaia. Ez zen erraza izan, aurkeztutako erakusleihoen maila ikusita, aurten 38 izan baitziren (37, 2020an).

Aurten, sariak nabarmen igo dira, eta guztira 1.000 euro banatu dira (600 2020an). Lehen saria 500 eurokoa da, bigarrena 300 eurokoa eta popularra 200ekoa, hori bai, lehiaketan parte hartu duten 38 establezimenduetan erosketak egiteko trukagarriak.

2.178 BOTO HERRIKOIAK

Aurtengo lehiaketaren ezusteko handienetako bat da ia bikoiztu egin dela herritarren bozketan parte hartzea Udalaren web orriaren bidez. Arrakasta handia izan du. Iaz 1.127 boto erregistratu ziren, eta aurten 2.178.

Bozketa horretan, Mansoak 553 boto (%25,39) lortu zituen. Bigarren postuan El Moño de la Duquesa geratu zen (377 boto, %17,31) eta hirugarren postuan Equivalenza Estella-Lizarra (121, %5,56).

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS