Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko azaroak 18

Gabonetako argiak azaroaren 30ean, astelehena, estreinatuko dira, tradizioa betez

Udaletxeko fatxadako eta plaza nagusietako dekorazioari 31 arku gehituko zaizkie aurten, hiriguneko kaleetan banatuta

Azaroaren 30ean, hiriko patroia den San Andres egunean, Gabonetako argiak piztuko dira Lizarrako kaleetan, 18:00etan, tradizioa betez. Udala da, Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala Arloaren bitartez, argiztapenaren kudeaketaz arduratzen dena, jabetzan dauden elementuak eta urtero alokatzen direnak konbinatuz.

Oraingo honetan, Leioako (Bizkaia) Murbidecor enpresak esleitu ditu argiak, eta 31 arku emanen dizkio Udalari honako aurrekontu honekin, 6.450 euro gehi BEZa. Zehazki, 15 arku handi dira, urre-koloreko girlandak dituztenak (Sorkunde Garbiaren pasealekua, Nafarroa Beherea eta San Andres kaleak), eta beste 16 txikiagoak, izarrak eta argizko errezelak dituztenak.

Azken horiek Kale Nagusian, Kale Berrian, Comercio kalean, Caldereria kalean, Izarra kalean, Nafarroa Beherean eta, seguru asko, La Rua kalean banatuko dira, azken honen obren bilakaeraren zain. Bestela, beste kokaleku bat bilatuko zaio. Era berean, aurten, arkuetako ainguraketa eta zirgak segurtasun arrazoiengatik ordeztu dira.

Bestalde, Udalak argiak ditu jabetzan, udaletxeko fatxadarako eta plaza nagusietarako: argien errezelak geltokiko eraikinean; Pazko-loreak dituzten loreontziak, Santiago plazan; eta Foruen plazan, argien errezelak San Juan elizan, elur-malutak kioskoan eta Gabonetako beste irudi batzuk kale-argietan. Arkuen alokairua alde batera utzita, Udalak elementu guztien instalazioaren kostuari eta energia kontsumoari aurre egiten die.

Argiak 38 egunez egonen dira piztuta, azaroaren 30etik urtarrilaren 6ra, biak barne. Hori bai, oraindik erabakitzeko dago pizte-ordutegia, osasun-agintariek ezarritako murrizketen bilakaeraren araberakoa izanen baita.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS