Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 13

Hilobi Santuaren pasabidea prest jartzeko lanak amaitu dira

Foto noticia

Dagoeneko bukatu dira Hilobi Santuaren pasabidea prest jartzeko lanak, Udaleko Zerbitzu Arloak egokitzeko eskatuta, 25 urte inguru igaro ondoren.

Pascual Giménez arduratu da lanak egiteaz. Lehendabizi, espatula batez kendu du urteek pilatutako zikinkeria guztia, eta, ondoren, lixatu eta minioa eman du hondatutako eremuetan. Azkenik, esmalte antioxidatzaile bat eman da, hobeto babesteko. Era berean, apar berezi batez finkatu dira alboetako babesak, tarte batzuetan solte baitzeuden.

Inguruko bizilagunek pasabidea konpontzeko eskatu zioten Udalari, jende asko ibiltzen baita bertan. Aste honetan Gaztelubarrengo Dona Mariaren kaleko pasabidea txukundu, konpondu eta pintatuko da, eta, ondoren, gauza bera eginen da Huarte Donibanekoa doktorearen eta Odol Emaileen arteko pasabidean.

 

NOTICIAS RELACIONADAS