Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko irailak 2

Yoga tailer bat eginen da Berdintasun Arloko Aire Zabaleko Zainketen programa amaitzeko

Aldi berean, Jabekuntza Eskolaren jarduera hasiko da tailerrekin, Yayo Herrerorekin solasaldia eta film bat irailean

Irailaren 10ean antolatu den ‘Yoga como niña’ doako tailerraren bidez, Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloko Aire Zabaleko Zainketak programaren udako jarduerak amaituko dira. Emakumeentzako jarduera da, irailaren 10ean, ostirala, 17:30etik 19:30era, Agua Saladan eginen da. Loreto Jordanak emanen du.

Aldi berean, irailean hasiko da Jabekuntza Eskolako programazioa, ekainera arte luzatuko dena. Ostegunean, irailak 9, Extraordinarias proiektuaren trebetasun digitalen tailerra izanen da (izena eman behar da), eta asteartean, irailak 14, Europako Mugikortasunaren Astearen barruan, Yayo Herrero ekintzailearekin (19.30, Los Llanos Kulturagunean) hitzaldia izanen da. Gaia: “Ekofeminismoak eta giza bizitzaren eta naturaren iraunkortasunarekin duten lotura”.

Era berean, astelehenean, irailak 20, ‘Wadjda. Bizikleta berdea’ film saudiaren emanaldia izanen da. Europako Mugikortasunaren Astearen barruan ere. Zinemetan izangen da, 19:00etan. Sarrerak: 1 euro (Internet, txarteldegia eta totema).

Hil honetan ere, irailaren 20an, berriro itzuliko da Mujeres a la vista film laburren tailerra, Olaia Santxez eta María Castejónekin, eta etxeko autonomiari buruzko ikastaro bat eginen da emakumeentzat, ludoteka barne dagoelarik, Udalaren zerbitzu anitzetako teknikari Beatriz Orcarayk emana. Arratsaldez izanen da, irailaren 21, 23, 28 eta 30ean, 17:30etik 20:00etara.

Izena emateak 948 548237 zenbakian edo igualdad.berdintasuna@estella-lizarra.com egiten dira. Jarduera guztiak, filmaren proiekzioa izan ezik, doakoak dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS