Abenduaren 19an bukatuko da Gabonetako ludotekan izena emateko epea
Datorren astelehenean bukatuko da Lizarrako Udalak antolatu duen Gabonetako Ludotekan izena emateko epea. Abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean funtzi...
Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Sailak jarduera-programa zabala prestatu du otsailerako, ‘Jabekuntza Eskola’-ren barruan. Bertan bi topaketa (horietako bat on-line), zinea, antzerkia eta argazki zaharren erakusketa nabarmentzen dira.
Otsailaren 8an (asteartea), 19:15ean, Anna Freixas Farré idazleak ‘Yo, vieja. Apuntes de supervivencia para seres libres’ liburuari buruz mintzatuko da. Saiakera zahartzaroko giza eskubideen eta, zehazki, emakumeen eskubideen inguruko ibilbidea da, Anna Freixasi adin nagusian funtsezkoak iruditzen zaizkion hiru printzipiotan laburbiltzen direnak: askatasuna, justizia eta duintasuna.
Asteartean, otsailak 15, ‘Emakumearen eta Neskatoaren Nazioarteko Eguna zientzian’ izanen da, eta on line topaketak eginen dira (12:30ean eta 17:00etan), “Denok gara Matilda” izenburupean, Marta Machorekin. Zientziaren munduari eta emakumeekiko harremanari lotutako curriculum luzea du, eta komunikatzaile bikaina da.
Bestalde, otsailaren 17an, ‘Petite Maman’ filma proiektatuko da (Zinema- eta emakume-zikloa, 19:00etan, Kulturagunean), eta, ondoren, María Castejónekin solasaldia eginen da (sarrera, 3 euro). Eta martxoaren 4an antzerkia egonen da ikastetxeentzat, ¿Esto llaman amor? Fuego! lanarekin. Kulturagunean izanen da, 9:30ean eta 12:45ean (sarrera doan, plaza guztiak bete arte).
Programa osatzeko erakusketa bat programatu da: ‘Emakumeak eta zainketak. Iruñeko beste argazki-memoria’, emakumeek historian izan duten zereginari eta zainketei buruz gogoeta egitera bultzatzen duten irudiekin. Kultur Etxean izanen da, otsailaren 15etik 28ra.
Ekitaldiak bat datoz Berdintasun Arloaren 25. urteurrenarekin.
Datorren astelehenean bukatuko da Lizarrako Udalak antolatu duen Gabonetako Ludotekan izena emateko epea. Abenduaren 27, 28, 29 eta 30ean eta urtarrilaren 3, 4 eta 5ean funtzi...
Tendrá lugar los días 27,28,29 y 30 de diciembre 3,4 y 5 de enero para posibilitar la conciliación de la vida laboral y familiar de mujeres y hombres. Lugar: San Benit...
Hainbat jarduera eta ekintza antolatu dira ‘Egon, badago eta erantzuleak daude´ lemapean, emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez