Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko urriaren 29an

Est(r)ella (L)Izarra Hiriko Interpretazio Zentroa asteburuetan jendearentzat zabalik

Larunbatetan goizez eta arratsaldez egin ahal izanen da bisita, eta igandeetan goizez bakarrik

Foto noticia

Duela aste gutxi inauguratu zen ofizialki Est(r)ella (L)Izarra Hiriko Interpretazio Zentroa, eta asteburuetan jendearentzat zabalik egonen da larunbat honetatik aurrera, hau da, urriaren 31tik aurrera. Udalak zenbait bisita gidatu antolatu zituen ireki eta lehen egunetan, izena eman ondoren, eta orain heldu da jendeari oro har irekitzeko unea. Sarrera doakoa da.

Bisiten ordutegia hau izanen da: larunbatetan, 10:30etik 13:30era eta 15:30etik 17:30era, eta igandeetan, 10:00etatik 14:00etara. Hala ere, asteburu honetan, igandea jaieguna denez, ordutegia zertxobait aldatzen da, bai larunbatean bai igandean 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Une hauetan, osasun agintariek kultur espazioei eta museoei dagokienez ezarritako mugak direla eta, aretoetako gehieneko edukiera seinaleztatu da, duten ahalmenaren arabera.

Interpretazio Zentroa monumentu-auzoan dago, antzinako Udalaren eraikinean, duela urte batzuk arte epaitegia izan zena. Gainera, abiapuntu handia da hiriaren historia ezagutzeko, eta, besteak beste, ikus-entzunezko zaindu bat eta 1164. urteko foruaren kopia bat barne hartzen ditu, tamaina errealekoa, 4,5 metro neurtzen duena.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS