Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko irailak 30

Estella-Lizarrako Udalak deskontu-bonuen bigarren kanpaina atera du

Oraingo honetan elkartekide ez diren establezimenduentzat bakarrik da, eta urriaren 13rako eman behar dute izena

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala Arloak deskontu-bonuen kanpaina berri bat aterako du aurki, aurreko kanpainan parte hartu ez zuten dendetarako, ostalaritzako lokaletarako eta hiriko zerbitzuetarako. Kanpaina hori udaberriaren amaieran egin zen, eta Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzuen Elkarteko establezimenduentzat bakarrik gorde zen. Elkarte hori arduratu zen bonuak kudeatzeaz.

Oraingoan, elkartekide ez diren establezimenduetarako da kanpaina, eta Udalak zuzenean eginen du. Hirian kontsumoa sustatzeko ekimen berri honekin bat egin nahi dutenek Udaletxean eman behar dute izena urriaren 13a baino lehen, honako posta elektroniko honetan: desarrollo.local@estella-lizarra.com. Dendaren izena eta titularrarena bidali behar dituzte, eta harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa jarri.

NOTICIAS RELACIONADAS