Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko maiatzak 21

Estella-Lizarrako Udalak dei egiten die herritarrei ‘Puyko Festetan’ arduratsuak izan daitezen

Jarduera guztiak bertan behera utzi badira ere, badira lagun-talde batzuk erreserbak egiten ari direnak terrazatan bazkaltzeko edo beste leku batzuetan biltzeko asmoa dutenak, hurrengo larunbatean, maiatzak 23. Oroitarazten da pertsonen arteko distantzia gorde behar dela eta beharrezko dela maskarak erabiltzea. Gehienez ere hamar lagun bildu ahal dira elkarrekin

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Udaltzaingoaren bidez, dei berezi bat egin nahi die herritarrei ‘Puyko Festetan’, Gazteriaren festak, arduratsuak izan daitezen, hots, hurrengo asteburuan.

Izan ere, Alarma-egoerak programaturiko jarduera guztiak bertan behera utzi badituen ere, bada lagun-talderik terrazatan bazkaltzera biltzeko erreserbak gauzatzen ari direnak, edo beste lekuetan biltzeko asmorik dutenak, esaterako Los Llanos parkean edo etxabeetan, hurrengo larunbatean, maiatzak 23.

Oroitarazten da bakarrik hamar lagun bitarteko taldeak bildu ahal direla eta pertsonen arteko tartea gorde behar dela, maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gaur ostegunetik, 2 metroko tartea gorde ezin bada.

Covid-19a kutsatzeko beharrezkoak ez diren arriskuak saihesteko, polizia kidegoek bereziki kontrolatuko dute araudia betetzen dela terraza, aisialdigune eta bestelako topaguneetan. Halaber, ostalaritza arloko laguntza ere eskatzen da, dagoeneko egun hauetan herritarren laguntza eskatu baitu urratsak aitzinean eman ahal izateko.

NOTICIAS RELACIONADAS